Politika -

Ordu batzuez

Zapaterok oporrak atzeratu ditu ekonomiaren bilakaera jarraitzeko

Gobernuko presidenteak hainbat orduz atzeratu du Doñanako parke naturalera egin behar zuen irteera. Horrela, Moncloa jauregitik gertuago jarraituko ditu adierazle ekonomikoak.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Jose Luis Rodriguez Zapateroren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Jose Luis Rodriguez Zapateroren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak Doñana parke naturalera, egun batzuk oporretan pasatuko dituen lekura, egin behar zuen irteera atzeratu egin du. Oinarrizko 400 punturen gainetik dagoen arrisku sariaren aurrean, adierazle ekonomikoen azken datuak gertuago jarraitzea du helburu, Moncloa jauregitik.

Doñanako parke nazionalera gaur goizeko lehen orduetan joatea aurreikusita zuen Zapaterok, egun batzuez atseden hartzeko, baina bidaia hainbat orduz atzeratu du Espainiako arrisku sariaren azken datuak direla eta.

Presidentea kontaktuan dago etengabe Elena Salgado Ekonomia presidenteordearekin. Halaber, Gobernuko ekonomia taldea (Ekonomiaz gain, Sustapen, Industria eta Lan arloek ere osatzen dute) harremanetan dago homologo europarrekin, batik bat Alemania, Frantzia eta Italiarekin.

Gobernu horietako adituen arabera, Grezia, Irlanda eta Portugaleko egoera zailari beste faktore bat batu behar zaio: Estatu Batuetan gastuaren muga igotzeko hitzarmenak izan duen harrera txarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea