Politika -
'Jantzien auzia'
Valentziako Gobernuak 'aho bateko elkartasuna' adierazi dio Campsi
"Hartzen duen erabakia hartzen duela", Gobernuak "aho bateko babes eta elkartasuna" adierazi dio gaur Francisco Camps Generalitateko presidenteari.
Erredakzioa
Paula Sánchez Valentziako Gobernuko presidenteordeak Francisco Camps Generalitateko presidenteari Gobernuaren "aho bateko babesa" adierazi dio gaur goizean, "hartzen duen erabakia hartzen duela".
Valentziako Parlamentuko pasiloetan egin ditu Sanchezek adierazpenak, Victor Campos eta Rafael Betoret auzipetuek ''jantzien auzian" errudun direla onartu dutela jakin ondoren.
"Esan behar dudan gauza bakarra zera da: presidenteak zerbait esan behar duenean edota albisteren bat eman behar duenean, emango da eta hedabideei jakinaraziko zaie", azaldu du Sanchezek.
Une hori heldu arte, Sánchez de Leonek Valentziako Gobernuaren "aho bateko" babesa eta elkartasuna adierazi dio Francisco Campsi.