Politika -
CGPJren erabakia
Garzon bigarrenez kargugabetu dute, 'Gurtel' auziko entzuketengatik
Iazko maiatzean ere kargugabetu zuten, frankismo eta diktadura garaiko krimenak ikertzeagatik haren aurka abiatutako prozesuaren baitan.
Erredakzioa
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) bigarren aldiz kargugabetu du gaur Baltasar Garzon epailea, Gurtel auziko entzuketen harira Auzitegi Gorenak haren aurkako ahozko epaiketa abiatu eta gero.
Hain zuzen ere, Gurtel auziko auzipetuek espetxean abokatuekin izandako elkarrizketak grabatu izana legez kanpokoa izan litekeelakoan agindu du Gorenak Garzon epaitzea.
Iazko maiatzaren 14an, CGPJk lehen aldiz kargugabetu zuen epailea, frankismo garaiko krimenak ikertzeko eskuduntza ez zuela jakinda ere ikerketa hori abiatzea egotzita.
Une honetan, epailea Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzaren aholkulari da.
Garzoni jarritako zigorrak garrantzia handia eduki dezake, Memoria Historikoaren auzian absolbitu egiten badute, ezingo baitu Auzitegi Nazionalera itzuli ''Gürtel'' auziagatik zigortuta egongo baita.