Politika -

20 hilketaren arduraduna

Antonio Troitiño ETAko kidea espetxetik atera da

Madrileko Dominikar Errepublikako plazan bonba-autoarekin atentatua egin zuen ETAko kideak 1986an. Erasoan 12 guardia zibil hil ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Troitiño ETAko kidea aske utzi dute gaur. 2.200 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 80ko hamarkadan 20 lagun hiltzeagatik. 2017ra arte kartzelatik ez ateratzea aurrikusita zegoen, ''Parot doktrina'' aplikatuta.

Espetxeetako iturriek azaldu dutenez, Madrileko Dominikar Errepublika plazan bonba-autoarekin atentatua egin zuen Troitiñok 1986an. Erasoan 12 guardia zibil hil ziren. ETAko kidea Huelvako kartzelatik 17:00ak aldera atera da.

Zigorraren likidazio berri bat egitea eskatu zion Auzitegi Nazionalari Troitiñok eta epaitegiak onartu egin zuen. Auzitegi Konstituzionalak ezarritako zenbaketa bikoitza kontuan hartzea eskatu zuen ETAko kideak.

Delitu ezberdin batengatik ETAko kideak espetxean ematen duen denbora behin-behineko espetxealdia bezala zenbatzea ezartzen du irizpide berriak.

Madril taldeko kide gisa erakunde terroristak egindako atentatu odoltsuenetan parte hartu zuen Troitiñok Espainiako hiriburuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea