Politika -

Epaiketa

Garzon: 'Auzitegi Gorenak presazko erabakia hartu du'

"Hitz eta adierazpen handirik egitea ez du merezi esaldiak hutsak direnean, eta hori gertatzen da afera honetan", adierazi du Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Gurtel auziko" grabaketengatik Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka epaiketa hastea erabaki zuen Auzitegi Gorenak atzo. Erabaki hori "presazkotzat" jo du Garzonek gaur, eta "oinarririk ez" duela erantsi du.

"Hitz eta adierazpen handirik egitea ez du merezi esaldiak hutsak direnean, eta hori gertatzen da afera honetan", adierazi du Garzonek giza eskubideen inguruan emandako hitzaldian, Granadan.

Magistratuak autoan dioena "oinarririk ez" duela demostratu ahal izango duela uste du Garzonek. Auzitegi Nazionaleko epaileak bere iharduera "legezkoa" izan zela defendatu eta hartutako erabakiak "legearen interpretazioak" izan zirela gaineratu du, "baina delitua izateko inolako aukerarik gabe".

Egin zuena ikertzea izan zela "argi" geratuko da epaiketan, Garzonen esanetan. "Sare boteretsu bat ikertu" zuela erantsi du epaileak, "baina legeak eta epailearen printzipioak errespetatuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea