Politika -
Auzitegi Gorena
Akusatuen aulkian eseriko da Garzon 'Gürtel auziko' entzuketengatik
Alberto Jorge Barreiro epaileak ahozko epaiketa irekitzeko autoa eman du, Garzoni nahita delitua egitea leporatuta.
Erredakzioa
Alberto Jorge Barreiro Auzitegi Goreneko epaileak Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen kontrako ahozko epaiketa irekitzeko autoa eman du gaur. ''Gürtel auzia''n auzipetuta daudenen eta horien abokatuen arteko elkarrizketak grabatu eta entzutean prebarikatu zuela, hau da, delitua egiten ari zela jakinda jokatu zuela, uste du epaileak.
Barreiroren arabera, Garzonek elkarrizketa horiek grabatzeko agindu izana prebarikazioa da eta berme konstituzionalak urratzen ditu.
"Epaileak behar ez den bezala jokatu zuen sekretuko elkarrizketak entzunda" eta "ez zion garrantziarik eman elkarrizketa horietan defentsaren estrategiari buruzko informazioa entzutea", gaineratu du epaileak.