Politika -
Kontrol-saioa Gasteizen
Jaurlaritzak bete gabeko baldintzak antzeman ditu Epsilonen abalean
Unda Industria sailburuaren ustez, bete gabeko gutxienezko balintzak izan ziren Miñanoko Parkeak 16 milioi euroko abala eman zuenean. Jaurlaritzak aipatutako Parkearen kapitalaren % 64ren jabe da.
Erredakzioa
Bernabe Unda Industria sailburuak Eusko Jaurlaritzan izan den kontrol-saioan esan duenez, behin betiko txostenaren zain egon arren, Miñanoko Parke Teknologikoa (Araba) Epsilon-i 16 milioi euroko abala eman zionean betekizun legal guztiak ez zirela bete uste dute.
Jaurlaritzak, Spri sozietate publikoaren bidez, Miñanoko Parkearen % 64ren jabe da; Diputazioa % 33,61en jabe eta Gastiezko Udala gainerako % 2,32rena.
Halaber, onartu egin du Epsilonen egoera "kezkagarria" dela Eusko Jaurlaritzarentzat Epsilonek eskatutako bi hipoteken abal-emailea Miñanako Parkea delako; hau da, erakunde publikoak.
2008ko urtarrilak 11n Teknologia Parkeak Epsiloni saldu zion egun enpresaren egoitza dagoen lursaila. Guztira, 2,6 milioi euro ordaindu zituen, eta horietatik 2,2 ordaindu gabe daude oraindik, Undak adierazitakoaren arabera.
Hala ere, benetako arazoa "geroago" iritsi zela azpimarratu du; 2009ko urtarrilean bere hipoteka 8 milioietako beste bi hipoteken truke utzi zuenean. Hipoteka horiek Kutxa eta Caja Vitali eskatu zizkion Epsilonek.
Honen harian, Eusko Jaurlaritzak txosten ekonomikoa eskatu du Epsiloni emandako bermeen inguruan. Hala ere, eta txosten hori bukatu bitartean, Teknologia Parkea abaldun izateko "legezko betekizunak ez omen ziren bete".