Politika -

Galizia

Rajoyri ukabilkada eman zion gazteak Voxeko kide bat jo du Pontevedran

'Capi' ezizenez ezagun egin zen gizonak beste politikari bati egin dio eraso. Voxeko kideak salatu du ezpainean, eskuin masailean eta ezkerreko begian zauriak eragin dizkiola.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andres V.F. 'Capi'k, 2015eko abenduaren 16an Mariano Rajoy orduko Espainiako Gobernuko presidenteari ukabilkada eman zionak, beste politikari bat jo du gaur, Juan Manuel Rosales Voxen Pontevedrako koordinatzailea hain zuzen ere.

Voxeko eta Poliziako iturrietatik jakitera eman dutenez, 'Capi' delakoak petardoak bota ditu alderdi ultraeskuindarrak jarrita zuen informazio mahai baten kontra, eta orduan gertatu da lehenengo hitzezko aurrez aurrekoa.

Horren ostean, gazteak alde egin du bertatik, baina gero berriro elkartu dira eta zuzenean jo omen du Rosalesen eta bere aurpegiaren kontra.

Biktimak salatu du ezpainean, eskuin masailean eta ezkerreko begian zauriak eragin dizkiola.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Rajoy Gaurko azken ordukoa Vox