Politika -
Martxoak 8
Legebiltzarreko osoko bilkura bertan behera geratu da gehiengoak greba egin duelako
Legebiltzarkideen erdiak baino gehiagok greba egin dute, eta araudiak zehazten du osoko-bilkura bertan behera utzi behar dela kasu horretan.
agentziak | erredakzioa
Eusko Legebiltzarreko parlamentarien gehiengoak bat egin du greba feministarekin eta, ondorioz, bertan behera geratu da gaurko aurreikusita zegoen kontrolerako saioa.
Gasteizko Legebiltzarrak 75 eserleku ditu, eta horietako 40 emakumeenak dira. Erakundeko araudiaren 63. artikuluaren arabera, Legebiltzarra osatuta egoteko erdiak baino bat gehiago egon behar dira, hau da, 38.
09:30ean hasi behar zen osoko-bilkura. EAJko, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta PSE-EEko 36 emakume legebiltzarkidek bat egin dute greba feministarekin, baina PPko 4ek, ez.
Falta ziren 36 legebiltzarkideekin batera lau gizonezko parlamentarik egin dute greba eta, ondorioz, ez dira gutxienekora iritsi.