Politika -

Legegintzaldiaren amaiera

Espainiako Gobernuak eskumenen eta presoen aferan lan egiten jarraituko du

Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan du "kartzela politika bideratzen" segitzea dela asmoa.

Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: Efe
Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: Efe
Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan du PSOEren Gobernuak lanean jarraituko duela datozen hilabeteetan emateke dauden eskumenen alorrean eta presoen gizarteratzean.

Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "Pedro Sanchezen Gobernuaren borondatea agintzen jarraitzea da", eta "kartzela politika bideratzea da presidenteak ekainean iragarri zuen" jardunbideetako bat.

"Borondatea orduan hasi genuen bidea jarraitzea da, legea errespetatuz eta biktimei jakinaraziz, politika berri honen bi zutabe oinarrizkoak baitira. Izan ere, ETAri irabazita, politika antiterrorista baino gehiago, elkarbizitzara eta gizarteratzera bideratutako politika da, Marlaska ministroak aurrekoan Kongresuan esan zuen moduan", adierazi du.

Lozaren esanetan, terrorismoaren biktimek "bizikidetzarako politika dela ulertzea" lortu dute, nahiz eta "legalitatearen barruan" egiten jarraitu behar izan. "Oraindik bi hilabete baino gehiago falta zaizkigu eta pilak kargatuta ditugu norabide horretan jarraitzeko", gaineratu du.

Eskumenak

Gogorarazi du Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak negoziatzen jarraituko dutela Pedro Sanchezekin emateke dauden 33 transferentziatako 7ren inguruan: farmaziako produktuak, eskolako asegurua, kaleratutako langileen erretirorako laguntzak, aldirietako eta Feveko trenak, eskola bidaiariak, ikerketa eta esperimentazio zentroak, etab.

AHTari dagokionez, Jose Luis Abalos Sustapen ministroak 2023an amaitzeko konpromisoa duela berretsi du. "Guztiok hartu dugu horretarako konpromisoa, eta gogor lan egin behar dugu errealitatea izan dadin", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia albisteak Presoak argazkiak Gaurko azken ordukoa