Politika -
'Proces' auzia
Puigdemont: 'Estatuak atzera egiteko aukera du epaiketa honetan'
Kataluniako presidente ohiak Berlinen adierazi duenez, ebazpen bidezko bakarra absoluzioa izango litzateke.
Agentziak | Erredakzioa
Carles Puigdemont presidente ohiak adierazi duenez, Estatuak “atzera egiteko aukera” du Kataluniako prozesuan parte hartu duten politikarien aurka egiten ari diren epaiketan, eta “absoluzioa” izango litzateke ebazpen bidezko bakarra.
Berlinen egin ditu adierazpen horiek Puigdemontek, Madrilen, Auzitegi Gorenean, 2017ko erreferenduma antolatzea leporatuta epaitzen ari diren hamabi politikari katalanen aurka procés-aren auziko epaiketa hasi eta gutxira.
Puigdemonten iritziz, auzibide honek “nortasun politikoa du eta azterketa da Espainiako sistema judizial osoarentzat, erresistentzia proba bat zuzenbide estatuarentzat”, Kataluniako Parlamentuaren erabakiak bete besterik egin ez duten pertsona “errugabe, ohoragarri eta demokratikoki aukeratutakoen” aurkakoa denez.