Politika -

'Gürtel auzia'

Entzuketak legezkoak izan zirela berretsi du Garzonek

Agerraldia epailearen hitzetara mugatu da. Telefono hizketaldiak entzutea agindu izana ez zela legez kanpokoa izan azpimarratu du berriro.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon epaileak berretsi du ''Gürtel auziko'' buruei egindako entzuketak ez zirela legez kanpkoak izan. Auzitegi Gorenean berak hala eskatuta egin duen agerraldian, ''Gürtel''en auziperatuek kartzelan egin zituzten telefono deiak entzutea ez zela legez kanpokoa izan azaldu du. Garzonek ordu bat eta erdiz deklaratu du baina parteek ezin izan dute galderarik egin.

Garzonek ez du adierazpenik egin auzitegian sartzen ari zenean ezta ateratzen ari zenean ere.

Prentsaren aurrean hitz egin duen bakarra Ignacio Pelaez Auzitegi Nazionaleko fiskal ohi eta abokatua izan da. Bera izan zen sumario honi hasiera eman zion kereila aurkeztu zuena eta Garzoni prebarikazio eta berme konstituzionalen kontrako delitua leporatu ziona.

Pelaezek azaldu duenez, gaurkoa tramite bat besterik ez da izan, zeren ez baitu ikerketarako datu berririk eman eta Auzitegi Nazionaleko epaileak maiatzaren 10eko deklarazioa errepikatu besterik ez omen du egin.

Pelaezen esanetan, Garzonek berretsi egin du ez zuela deliturik egin entzuketak agindu zituenean. Bere asmoa Francisco Correa ''Gürtel auzia''ren ustezko buruaren elkarrizketak entzutea omen zen. Aurrerantzean ere delitu gehiago egin ez zezan. Hori horrela, ukatu egin du Correaren abokatuari entzutea zela bere helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea