Politika -

Gutun bat bidali du

Eguiguren ez da ekitaldira joan, 'ez daudenenganako errespetuagatik'

Lokarri elkarteari gutun bat igorri dio Eguigurenek, gonbidapena eskertuz. Hala ere, "erantzukizunagatik eta zuhurtziagatik" Euskalduna Jauregien ezin duela egon esan die antolatzaileei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSEko presidenteak ezker abertzalearen ekitaldian egoteko gonbidapena ez onartzea erabaki du, "ez daudenenganako errespetuagatik".

Lokarri elkarteari (ekitaldiaren antolatzaileak izan dira) gutun bat igorri dio Eguigurenek, gonbidapena eskertuz. Hala ere, "erantzukizunagatik eta zuhurtziagatik" Euskalduna Jauregien ezin duela egon esan die antolatzaileei.

Hala ere, "etorkizunean gauzak alda daitezkeela" nabarmendu du PSEko presidenteak. Azkenik, bakeaz Xalbadorrek egindako bertsoa igorri die antolatzaileei: "Egun bakean zutaz kantatzera nator", hasten den bertsoa.

Gutunaren edukia zabaldu du Lokarrik ekitaldia hasi baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea