Politika -

Elkarrizketa ETBn

Quiroga: 'Erakundeetan ETAren markarik ez egotea espero dut'

Eusko Legebiltzarreko presidentearen hitzetan, zuzenbide estatuak "inork legeari iruzur ez egitea" bermatu behar du eta legeak "zirrikituak" dituela aitortu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak agindutakoa bete eta erakundeetan "ETAren markarik" ez egotea espero duela esan du Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak, eta "demokrazia galtzaile" ez izatea eskatu du.

Ezker abertzalearen estatutuen aurkezpenaren harian, Gobernuak bere lana egitea eta "ezustean" harrapa ez dezatela espero duela adierazi du Quirogak ETBri emandako elkarrizketan.

Eusko Legebiltzarreko presidentearen hitzetan, zuzenbide estatuak "inork legeari iruzur ez egitea" bermatu behar du eta legeak "zirrikituak" dituela aitortu du. "Hilabete hauetan horiek estaltzeko zer egin duten ikusiko dugu", gaineratu du.

Estatutuetan ETA aipatuko duten galdetu diotenean, Quirogak honakoa adierazi du: "Orain arte esan zezaketena, hau da, ETAren azken 40 urtetako indarkeria errefusatzen dutela esaten badute, hori aurrerapauso bat izango da. Une berri baten aurrean gauden seinale eta, horrenbestez, alderdi politiko hori herritarrak ordezkatzeko eta ez beste edozertarako demokraziaren baitan egongo da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea