Politika -
Alderdi berriaren aurkezpena
Aralar: 'Batasunaren ekintza demokraziaren anormaltasunaren ikurra da'
NaBaira sartzea "apustu bakarra" izan beharko dela gogorazi dio Patxi Zabaletak EAri. Hori dela eta, alderdi horren atxikimenduak "zaila dirudi", uste du.
Erredakzioa
Ezker abertzaleak alderdi berriaren estatutuak aurkeztuko ditu astelehenean, politikan berriz ere parte hartu ahal izateko. Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, asteleheneko ekintza "demokraziaren eta politikaren anormaltasunaren ikurra da".
Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan, Aralar Bilboko ekitaldira joango dela adierazi du Zabaletak. Halaber, bere ustez, "ezker abertzalea legeztatzeak ez du baldintzatuta egon behar beste erakundeek egin dezaketenarekin, dela ETAk dela beste edozeinek".
NaBairen etorkizunari buruz, Aralarreko koordinatzaileak ezker abertzalearekin hitzarmena mantentzen duela gogorarazi dio EAri, eta NaBaira sartzea "apustu bakarra" izan beharko dela. Zabaletaren aburuz, alderdi horren atxikimenduak "zaila dirudi".