Politika -

Ekitaldia Euskaldunan

Ezker abertzaleak astelehenean aurkeztuko du alderdi berria

Lokarrik antolatutako ekitaldian, Rufi Etxeberriak eta Iñigo Iruinek alderdiaren estatutu berriak azalduko dituzte, bai ikuspuntu politikotik bai ikuspuntu juridikotik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak alderdi politiko berria aurkeztuko du datorren astelehenean maiatzeko hauteskundeei begira, Lokarrik Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu duen ekitaldi batean.

Rufi Etxeberriak alderdi berriaren estatutuen eduki politikoa azalduko du eta Iñigo Iruin abokatuak, alderdi berriaren estatutuak idatzi dituenetako batek, azalpen juridikoak emango ditu.

Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian izango da 11:00etan eta antolatzaileen arabera, helburua "legez kanpoko ezker abertzaleko ordezkariei ahotsa" ematea izango da "alderdi berria erregistratu aurretik estatutuen edukia euskal gizarteari aurkezteko eta azaltzeko".

Hori dela eta, "proposamena helarazi genien alderdi berriaren sustatzaileei: estatutu politikoak eta horien arrazoiak euskal gizartearen ordezkari garrantzitsuenen aurrean aurkeztea, Madrilen alderdia erregistratu aurretik", Lokarrik azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea