Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Ezker abertzalea, alderdi berriaren estatutuei azken ukituak ematen

Datozen 15 egunetan aurkeztuko dute alderdi berria. Txelui Morenok adierazi du legeztatzeari "ezetz esateko argudiorik" ez dela izango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txelui Morenok, ezker abertzalearen ordezkariak, ezker abertzalearen alderdi politiko berria datozen 15 egunetan aurkeztuko dela adierazi du, baina argitu du, estatutuak zehazten ari direnek ezarriko dituztela datak, zenbait atalei "azken ukituak" ematen ari direlako.

Legeztatzeari "ezetz esateko argudiorik" ez dagoela esan du Morenok, Infozazpi Irratian egindako elkarrizketa batean. "Beste gauza bat da horretarako interes politikoak izatea", gaineratu du, "herri honetan onartu gabe dauden gehiengoak" saihesteko .

NABAI

Nafarroa Baiko kide batzuek, ezker abertzalearekin akordioa posible zela sumatzeak, bat baino gehiago urduri ipini zuela adierazi du Morenok bai Nafarroa Baiko partaideen artean baita "Estatu mailan" ere.

Hala, Askatasuna eta Ekinen kontrako polizia operazioaz mintzatu da. "Sarekada oso adierazgarria da, ez dago kasualitaterik, guztia ondo josita dago", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea