Politika -

Martxoko hauteskundeak

EAk NaBairen ateak ireki dizkio ezker abertzaleari

Aralarrek Batasuna koalizioan sartzea errefusatu egin badu ere, EAk esan du ez zaizkiola inori itxi behar ateak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAk ireki egin dizkio ezker abertzaleari Aralarrek Nafarroa Bain itxitako ateak, eta mapa politikoa gutxi barru argituko dela ziurtatu du.

EAren Nafarroako zuzendaritza bildu egin da gaur goizean. Alderdi abertzalea harrituta agertu da Aralarren "betoa" dela eta, hark errefusatu egin baitzuen Batasuna koalizioan sartzea.

Eusko Alkartasunetik adierazi dutenez, ez zaizkio inori itxi behar ateak, eta abertzaleen batasuna lortu beharra dago, Nafarroan aldaketa gauzatu ahal izateko.

Batasunak erantzun egin dio Aralarri

Hori horrela, ezker abertzalea Aralarri zuzendu zaio, eta legez kanpoko alderdiarekin ados ez dagoen puntuak zeintzuk diren argitzeko eskatu dio.

Fermin Irigoien EAE-ANVk Berriozarren duen zinegotziak adierazi duenez, Batasunaren ideiak "argiak eta publikoak" dira: Euskal Herria, Gernikako Akordioa eta "ikuspuntu ezkertiarra".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea