Politika -

Foru hauteskundeak

Aralarrek NaBairen ateak itxi dizkio Batasunari

Txentxo Jimenezen hitzetan, Batasunak ez du "borondaterik" koalizioan sartzeko, eta gainera, ez dira "gutxieneko baldintzat" betetzen hori egin ahal izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek Nafarroan duen zuzendaritzak adierazi du legez kanpoko ezker abertzaleak ez duela borondaterik Nafarroa Bain sartzeko eta ez direla "gutxieneko baldintzak" betetzen maiatzeko hauteskundeetan Batasuna koalizioarekin aurkezteko.

Txentxo Jimenez Aralarren Nafarroako koordinatzailearen esanetan, bi alderdien artean "alde handia" dago "aldaketa ulertzeko moduan eta aldaketaren edukian", eta gai inportante batzuetan "desadostasun handiak" daude.

Horrenbestez, Jimenezek zehaztu du ez dagoela "konfiantza nahikoa" NaBairen eta Batasunaren artean hauteskunde akordioak izateko.

Azaldu duenez, Aralarrek eta Batasunak hainbat bilera egin dituzte azarotik abenduaren 30 arte, legez kanpoko ezker abertzalea Nafarroa Bain sartzeko aukera aztertzeko.

Hori horrela, Txentxo Jimenezek ziurtatu du Batasunak ez duela "inoiz" erakutsi NaBain sartzeko "borondate erreala" eta, aitzitik, "NaBairekin lotura hausteko" jarrera izan duela.

Hortaz, asteartean Batasuna NaBain sartzeko negoziazioak amaitutzat ematea erabaki zuela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea