Politika -
Katalunia
U-1eko kargengatik auzipetutako polizia bat absolbituta, salatzailea ikertuko dute
2017ko urriaren 1eko erreferendumean izandako kargengatik epaitu duten lehen polizia da, eta absolbitu egin dute. Salaketa jarri zuen gaztea ikertuko dute orain.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lleidako epaitegi batek absolbitu egin du 2017ko urriaren 1eko erreferendumean izandako kargengatik epaitutako lehen polizia, eta erasoa salatu zuen herritarra ikertzeko erabakia hartu du, Segurtasun Legea urratu ote zuen argitzeko.
Advocats per la Democracia plataformak zaldu duenez, epaileak dio ez dagoela froga nahikorik polizia erredun jotzeko eta salatzailearen testigantzari ez dio sinesgarritasunik eman.
Gertakariak Lleidan jazo ziren, erreferendumaren egunean. Espainiako Poliziak oldarraldia egin zuela eta agente batek ukabilkada bat eman ziola salatu zuen gazte batek.
Poliziak bideokonferentzia bidez deklaratu zuen epaiketan, Sevillatik. Karga hartan parte hartu izana onartu zuen, baina gazte hori gogoan ez zuela adierazi zuen.
Fiskaltzak salaketa jarri zuen gaztea ikertzea eskatu zuen, Herritarren Segurtasunerako Legea urratu duelakoan. Epaileak Fiskaltzaren eskaria onartu du. Gaztearen defentsak, ostera, errekurtsoa aurkeztuko du.