Politika -

Masterraren auzia

Juan Carlos Erregea Unibertsitateak ez ditu Pablo Casadoren lanak topatu

Horrenbestez, lan horiek abuztuaren 2a baino lehen helarazteko agindu die epaileak Alderdi Popularreko presidente berria ebaluatu zuten irakasleei.

Pablo Casado, presidente del PP. Foto de archivo: EFE
Pablo Casado, presidente del PP. Foto de archivo: EFE
Pablo Casado, presidente del PP. Foto de archivo: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Casado Alderdi Popularreko presidente berriak gradu-ondoko masterra gainditzeko aurkeztu zituen lau lanak topatu ez dituela jakinarazi dio Madrilgo Juan Carlos I.ena Unibertsitateak masterraren auzia ikertzen ari den epaileari.

EFE agentziak zabaldu duenez, Carmen Rodriguez Medel Madrilgo 51. Instrukzio Epaitegiko epaileak hala adierazi du probidentzia batean.

"Unibertsitateak ez du Casadok aurkeztu behar zituen lanak topatu, ezta 2008-2009 ikasturtean lan horiek entregatu zituela egiaztatzeko dokumenturik ere", dio epaileak.

Gauzak horrela, PPko presidentea ebaluatzeaz arduratu ziren bi irakasleei (Enrique Alvarez Conde Zuzenbide Publikoko Institutuko zuzendari izandakoa eta Alicia Perez de los Mozos irakaslea) dokumentazio hori abuztuaren 2a baino lehen helarazteko agindu die. Egun horretan inputatu gisa deklaratuko dute biek epaitegian.

Halaber, Pablo Casadok 2018ko apirilaren 10ean masterrari buruz komunikabideen aurrean egin zituen adierazpenen grabazioa bidaltzeko eskatu dio RTVEri.

Bost ikasle deklaratzera deituta

Bestalde, Casadoren promozioan izan ziren bost ikasle ere deklaratzera deitu ditu abuztuaren 2an. Horietako bik lekuko gisa egin dute, eta gainerako hirurek ikertu moduan.

Masterra gainditzeko egin zituzten lanak eskatu dizkie epaileak, baita lan horiek 2009an entregatu zituztela frogatzeko dokumentuak ere.

Horrez gain, Guardia Zibilari galdegin dio Casadok eta ikerketapean dauden gainerako ikasleek ikasturte hartan zertan lan egiten zuten argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Ustezko ustelkeria politikoa Albisteak Pablo Casado Blanco