Politika -

Presoak

Marta Igarriz presoari bigarren gradua eman dio Auzitegi Nazionalak

Espetxe Zaintzak graduz aldatzen duen lehen euskal presoa da hernaniarra. Egun, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten presoen % 95 lehen graduan daude.

Preso ohiek Donostian egin zuten agerraldia. Artxiboko argazkia: EFE
Preso ohiek Donostian egin zuten agerraldia. Artxiboko argazkia: EFE
Preso ohiek Donostian egin zuten agerraldia. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta Igarriz preso hernaniarra lehenengo gradutik bigarrenera aldatzeko eskaera onartu egin du Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaitegiak, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez. Apirilean jarri zuten helegitea eta oraintxe heldu zaie erantzuna.

Egun, presoak lehenengo graduan mantentzeko arrazoirik ez dagoela uste du Marta Igarrizen abokatua den Aizpea Ziluagak.

Bigarren graduan egonda, irteera baimenetarako eskubidea izango du Igarrizek, eta aurrerantzean hirugarren gradua lortzeko aukera gehiago. Auzitegi Nazionalak 15 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion 2005ean eta, beraz, zigorraren hiru laurdenak beteta ditu.

Gradu aldaketa lortu duen aurreneko presoa izan da Igarriz. Erabaki honek euskal presoen egoera desblokeatu dezakeela uste du Ziluagak.

Egun, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten presoen % 95 lehen graduan daude, eta, ondorioz, ezin dute espetxe onurarik eskatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Presoak bideoak Gaurko azken ordukoa Bakea Euskadin