Politika -

Katalunia

Quim Torrak 'erantzukizuna' agindu du Kataluniako Gobernuaren etapa berrirako

Torrak ordezkatu egin ditu espetxean eta Belgikan dauden kontseilariak; halere, Espainiako Gobernua "oso adi" egongo dela esan du Soraya Saenz de Santamariak.

Quim Torra. Argazkia: EFE
Quim Torra. Argazkia: EFE
Quim Torra. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Generalitateko presidenteak "erantzukizuna" agindu du Kataluniako Gobernurako etapa berrian, JxCateko eta ERCko kideak espetxean edo atzerrian ez dauden kideen ordez jarri eta gero.

Etapa berri horri aurre egiteko moduaren inguruan galdetuta, Quim Torrak "erantzukizunez" egingo duela esan du asteazken honetan.

Torra JxCateko diputatuekin bildu da gaur Kataluniako Parlamentuan, eta kontseilari berriak izan dira bertan: Elsa Artadi (Presidentetza), Angels Chacon (Enpresa eta Jakintza), Laura Borras (Kultura), Damia Calvet (Lurraldea eta Iraunkortasuna) eta Jordi Puignero (Politika Digitalak eta Administrazio Publikoa).

Bestalde, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak ohartarazi duenez, 155. artikuluaren kentzeak ez du esan nahi Quim Torraren Gobernuak "nahi duena" egin dezakeenik, eta Espainiako Gobernua "oso adi" egongo dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PP Espainiako Gobernua Albisteak