Politika -
Katalunia
Kataluniako kontseilariek kargua hartzean, Espainiako Gobernuak 155a indargabetuko du
Mariano Rajoyren Gobernuak uste du bere jarrera "irmoak" eraman duela Quim Torra kontseilari berriak izendatzera.
agentziak | erredakzioa
Kataluniako kontseilariek kargua hartu eta Gobernu berria osatuta dagoenean Espainiako Gobernuak 155. artikulua indargabetuko duela iragarri du Rafael Catala Justizia ministroak, Quim Torrak kontseilariak aldatu dituela jakin eta gero.
Kongresuko pasilloetan egindako adierazpenetan, Catalak gogoratu du hainbat aldiz eskatu diotela Torrari "kargu har zezaketen" kontseilariak aukeratu zitzala.
"Orain kargua hartu behar dute eta kudeaketa Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren baitan egin, normaltasun demokratikoa lehenbailehen berreskuratzeko", erantsi du.
Espainiako Gobernuak uste du "legedia defendatzeko" erakutsi duen "irmotasun jarrerak" eraman duela Quim Torra kontseilari kargurako hautagai berriak izendatzera.