Politika -
Zentsura-mozioa
PSOE, hauteskundeak deitzeko prest Sanchezek Ciudadanosen babesa lortzen badu
"Hauteskundeak deitzea arrazoizko prozesu bat da, eta ez da oztopoa izango Ciudadanosekin akordio bat lortzeko", esan du PSOEren Antolaketa idazkariak.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Luis Abalos PSOEren Antolaketa idazkariak esan duenez, alderdia hauteskundeak deitzeko eta Ciudadanosekin akordio bat lortzeko prest dago Pedro Sanchezek behar adina babes lortzen badu zentsura-mozioan. "Hauteskundeak deitzea arrazoizko prozesu bat da, eta ez da oztopoa izango Ciudadanosekin akordio bat lortzeko", esan du.
Abalosek ideia hori azpimarratu du Cope irrati-katean emandako elkarrizketan.
"Ciudadanosek hauteskundeak deitzea nahi du, eta ez da arazorik egongo, eta ez du nahi independentistekin hitzarmenik egotea, eta ez da egongo", esan du Abalosek. Baieztatu duenez, mozioa "ez da boterea eskuratzeko mugimendu bat", baizik eta epai "latz" baten aurrean "erantzukizunik bere gain hartu nahi ez duen" Gobernu bati erantzuteko modua.
Antolaketa idazkariaren arabera, PSOE ez dago talde independentisten babesaren atzetik. "Indar politiko bakoitzak bere erantzuna emateko momendua da. Beste talde politikoek erantzukizuna izatea eskatzen dugu. Behartuta egiten dugu zentsura-mozioa", esan du.