Politika -

MADRIL

Complutense unibertsitateak Casadoren Zuzenbide ikasketei buruzko datuak eskatu ditu

Irregulartasunak atzemanez gero, 'irmotasun handiz' jokatuko duela nabarmendu du Madrilgo unibertsitateak.

Pablo Casado PPren Komunikazio idazkariordea. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Casado PPren Komunikazio idazkariordea. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Casado PPren Komunikazio idazkariordea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Complutense Unibertsitateak Pablo Casado PPren Komunikazio idazkariordearen Zuzenbide ikasketei buruzko informazioa eskatu dio unibertsitateari atxikitako Cardenal Cisneros hezkuntza zentroari, eta irregulartasun txikiena egotekotan "irmotasun handiz" jokatuko duela nabarmendu du unibertsitateak.

Gaur El Mundo egunkariak argitaratutako informazioaren arabera, Pablo Casadok Zuzenbide lizentziaturari zegozkion 25 ikasgaietako 12 lau hilabeteko epean gainditu zituen, 2007an Madrilgo diputatu gisa aukeratua izan eta denbora gutxira. Ez hori bakarrik, bestelako "erraztasunak" ere izan omen zituen.

Cardenal Cisneros hezkuntza zentroak ukatu egin du Pablo Casadori "lehentasunezko tratua" eman zaiola edo azterketarik egin gabe ikasgaiak gainditu dituela.

Zentroaren esanetan, "erabat faltsua" da inori estraofizialki ikasgaiak baliozkotu zaizkiola. "Cardenal Cisneros goi-mailako hezkuntza zentroan Complutense Unibertsitateko baliozkotze batzordeak onartu behar ditu baliozkotzeak", nabarmendu du.

Pablo Casadok, bere aldetik, ukatu egin du bere espedientean irregulartasunik daudela. Salatu duenez, argitaratutako informazioa "frogarik gabeko difamazioetan" oinarrituta dago.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra Espainia albisteak Alderdi politikoak albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Gaurko azken orduko albistea Madrilgo gertakizunak Pablo Casado Blanco