Politika -
Auzitegi Konstituzionalean
Rajoyren Gobernuak Kataluniako Presidente Legeari errekurtsoa jarri dio
Baliteke Auzitegi Konstituzionalak helegitea gaur bertan onartzea, eta hala egiten badu, legea automatikoki bertan behera geldituko da.
Agentziak | Erredakzioa
Marino Rajoyren Gobernuak, beste behin ere, Carles Puigdemont modu telematikoan presidente izendatzeko Kataluniako Parlamentuak onartutako Presidente Legearen aurkako helegitea aurkeztu du, gaur (asteazkena), Auzitegi Konstituzionalean, norbere programa defendatzeko edozein hautagai Kataluniako Parlamentuan egon behar delako.
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak eta Ministroen Kontseiluak ezohiko bilera egin dute gaur helegitearen aurkezpena onartzeko; helegiteak, gainera, Estatu Kontseiluaren ahobatezko babesa dauka.
Rajoyk Twitteren idatzi duenez, "Gobernuak Konstituzioa eta legea defendatzeko betebeharra babesten du".
Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkura atzotik bilduta dago, eta baliteke gaur bertan helegitea onartzea; hala egiten badu, legea automatikoki bertan behera geldituko da.