Politika -

Orain arte ez zen publikoa

'Gurtel' auzia sekretupetik atera dute

Dena den, abenduaren 5era arte ezin izango dute entzuteen, erregu-gutunen eta apiriletik egindako jardueren inguruko informazioa izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Pedreira ''Gurtel auzi''ko epaileak Madrilen auto bat aurkeztu du PP alderdiko zenbait administrazioren aurkako epaiketako sumario-sekretua guztiz altxatzeko, Madrilgo Justizia Epaitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Dena den, abenduaren 5era arte aldeek ezin izango dute sumarioren inguruko informazio guztia izan.

Orain arte publikoak ez ziren atalak ezagutzera emango dituzte sumario-sekretuaren altxatzearekin; besteak beste, entzuketa telefonikoen, zenbait herritara bidalitako erregu-gutunen eta apiriletik abian jarritako jardueren inguruko informazioa ezagutzera emango dute.

"Oraindik ikerketa gehiago egin behar diren arren", ikertzeko gelditzen zen gehiena aztertu egin da, eta hori dela eta, ez da sumario-sekretua luzatu, epailearen txostenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea