Politika -

Katalunia

Puigdemontek ez du baztertzen Katalunian hauteskundeak berriro deitu behar izatea

Berlinetik TV3ri eskainitako elkarrizketan, Presidentetza-Legearen erreforma defendatu du presidente ohiak, inbestidura telematikoak egin ahal izateko.

Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian Gobernua osatzearen alde egin du Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak, baina ohartarazi duenez, litekeena da Katalunina hauteskunde-deialdi berria egotea. Horrela mintzatu da Puigdemont Berlinetik (Alemania) TV3ri eskainitako elkarrizketan.

Presidente ohiak esan duenez, ez du hauteskunde-aurrerapenik nahi, baina "inozo" litzateke aukera hori erabat baztertzea. "Ez dago zero arriskurik, beste alde bat dagoelako, Estatuarena. Baliteke Estatuak hauteskunde berrietara bultzatzea", adierazi du.

Puigdemontek dioenez, Junts per Catek Gobernu independentista osatu nahi du, baina jakinda epe-muga dagoela, maiatzaren 22an, alegia: "ez dut uste data horretara iritsi beharko garenik".

Gainera, beste presidentegai bat proposatzea babestu du: "Jordi Sanchez inbestitzea posiblea ez bada, beste hautagai bat proposatu behar dugu".

Lege-erreforma

Bestalde, Generalitateko Presidentetza-Legearen erreforma defendatu du Puigdemontek. Inbestidura telematikoa egitea ahalbidetu nahi du erreforma horrek, hau da, presidentegaia izendatua izatea Kataluniako Parlamentuko osoko bilkuran egon gabe.

"Lege hori erreformatzen ari dira, eta horrek fruituak eman behar ditu", esan du Puigdemontek. Azkenik, iragarri du ez berak ezta Toni Comin kontseilari ohiak ere ez dutela bere diputatu-aulkia utziko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Bartzelona albisteak Epaiketak bideoak Alderdi politikoak Hauteskunde legea 2015 Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur Kataluniako prozesua zuzenean Puigdemont azken albisteak