Politika -

Ikerketa

Juan Carlos Erregea Unibertsitatea Pablo Casadoren masterra ere ikertzen ari da

Martxoaren 21ean abiatu zuten ikerketa beste ikastaro batzuetara zabaldu da, besteak beste, PPko diputatuarenera.

Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordea. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordea. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordeak egin zuen Zuzenbide Autonomiko eta Lokalaren masterra ikertzen ari da Juan Carlos Erregea Unibertsitatea (URJC), Cristina Cifuentes Madrilgo presidentearen graduondoko tituluaren harira zabaldutako barne ikerketaren markoan.

El Pais egunkariak unibertsitateko iturriak aipatuz aurreratu duenez, martxoaren 21ean abiatu zuten ikerketa beste ikastaro batzuetara zabaldu da, besteak beste, PPko diputatuarenera. Pilar Trinidad irakaslea ikerketa zuzentzen ari da.

Prozedurak beste ikasle batzuei eragingo diela azaldu du egunkariak, besteak beste, Mario Conde bankari ohiari. Era berean, beste kargudun eta politikari batzuen ikasketak aztertuko dituzte, baina ez dute nortasunen berri eman.

Konkretuki, URJC Zuzenbide Publikoko Institutuaren jarduera eta agiriak aztertzen ari da, Estatu Autonomikoaren Zuzenbide Publikoko masterraren arduraduna baita. Enrique Alvarez Condek zuzendu zuen, eta Cifuentesek ustez egin zuen berdina da.

Cristina Cifuentes Madrilgo erkidegoko presidenteak lortutako masterra argitzeko, ikerketa abiatzeko agindua eman zuen Javier Ramos URJCko errektoreak orain dela gutxi; izan daitezkeen erantzukizunak zehazteko.

Ikertzeko ardura Unibertsitateko Zerbitzu Ikuskaritzako buruzagiari eman zioten. Agiriak eta adierazpen idatziak eskatu zituen errektoreak, eta barne ikerketa agindu zuen.

 

Casado: "2008ko Zuzenbide Autonomiko eta Lokaleko nire masterra egiaztatzeko agiri guztiak ditut"

 

Pablo Casadok, ostera, 2008an Zuzenbide Autonomiko eta Lokaleko Masterra legez lortu zuela egiaztatzeko agiri  guztiak dituela ziurtatu du.

Twitter sare sozialaren bidez, bere espedientearen berri eman du PPko buruzagiak, unibertsitateko intranetaren pantaila-irudi bat argitaratuta. Bertan Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza lizentziatura eta masterra agertzen dira.

“2008ko Zuzenbide Autonomiko eta Lokaleko nire masterra egiaztatzeko agiri guztiak ditut, 2005eko errege-dekretuaren araberako ikasketa-plana zaharra oinarri hartuta, doktorego-ikastaroak Bolonia Planera egokitu baino lehen. Hau da nire gaurko intranet”, idatzi du Casadok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainia albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Madrilgo gertakizunak PPko presidente ohia