Politika -
Katalunia
Belgika Puigdemonten autoari jarraitzeko erabili zuten dispositiboa ikertzen ari da
Espainiako Poliziak Kataluniako presidentaren autoan jarri omen zuen dispositiboaren inguruko ikerketa abiatu du Belgikako Fiskaltzak.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Poliziak Carles Puigdemont Kataluniako president kargugabetuaren autoari jarraitzeko ibilgailuan jarri omen zuen dispositiboaren inguruko ikerketa abiatu du Belgikako Fiskaltzak.
Ine Van Wymersch Bruselako Fiskaltzako bozeramaileak ikerketa baieztatu zuen ostegunean. Hala ere, auziaren inguruko xehetasun gehiagorik ez zuen eman, prozedura bere departamentuaren ardura ez delako, Valoniako Brabanteko agintariena baizik. Puigdemont Waterloon bizi zen, eta herri hori Valoniako Brabanten dago.
“Ikerketa bat abian da, baina ez hemen, Valoniako Brabanteko Fiskaltzaren bulegoan baizik”, azaldu zuen Van Wymerschek agerraldian. Belgikan jarraitzen duten hiru kontseilari kargugabetuak (Toni Comin, Meritxell Serret eta Lluis Puig) kautelazko neurriekin askatzeko erabakiaren berri eman zuen bozeramaileak prentsaurreko berdinean.