Politika -

Rey Juan Carlos Unibertsitatea

Fiskaltzak ikerketa penala abiatu du Cifuentesen masterraren auzian

Irakasle batek aitortu du ez duela Cifuentesen lana aztertu eta sinadura faltsutu diotela.

Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidentea. Argazkia: Forta
Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidentea. Argazkia: Forta
Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidentea. Argazkia: Forta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mostoleseko (Madril) Fiskaltzak ikerketa penala abiatu du Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidentearen ustezko master faltsutuaren auzian, hainbat ikasle elkartek salaketa aurkeztu ostean.

EFE agentziak jakinarazi duenez, Fiskaltza horrek Juan Carlos Unibertsitateak (URJC) aurkeztuko duen salaketa ere hartuko du bere gain.

Gaur arratsadean iragarri du URJCk auzia Fiskaltzaren esku utziko duela, delitu zantzuak atzeman ondoren.

Unibertsitateak ohar batean azaldu duenez, barne ikerketa agindu ondoren eta delitu zantzuak ikusi ondoren hartu du erabakia Javier Ramos hezkuntza erakundeko errektoreak.

Ramosek berak agerraldia egingo du ostiral honetan, azalpenak emateko.

Irakasle batek esan du sinadura faltsutu diotela

Bestalde, Alicia Lopez de los Mozos irakasleak aitortu egin du ez zuela parte hartu Cifuentesen ustezko lana aztertu zuen epaimahaian, eta master amaierako lanaren aktako sinadura faltsu egin ziotela, El Confidencial hedabideak jakinarazi duenez.

URCJk abiatutako barne ikerketaren ostean, irakasleak egia kontatzea erabaki du.

Horren ildotik, De los Mozosek esan du berak ez zuela aztertu Cifuentesen lana, eta, horrenbestez, aktan bere izenean agertzen den sinadura faltsua dela.

Cifuentesek agiri hori erakutsi zuenean ohartu zen irakaslea akta hori existitzen dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Madrilgo gertakizunak