Politika -

Katalunia

Alemaniako Fiskaltza, Puigdemontentzako aste erabakigarri baten aurrean

Schleswig Holsteingo fiskalorde nagusiaren ustez, litekeena da asteartean jakitea Kataluniako presidentearen estradizioa eskatuko duten, kartzelan jarraituko duen edo zaintzapean aske geldituko den

Martxoaren 25ean espetxeratu zuten Kataluniako presidente ohia Neumünsterreko kartzelan
Neumünsterreko kartzelan dago Carles Puigdemont martxoaren 25etik
Martxoaren 25ean espetxeratu zuten Kataluniako presidente ohia Neumünsterreko kartzelan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Fiskaltzak asteartean, apirilak 3, edo, beanduen jota, Pazko astean zehar jakinaraziko du Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia estraditatzeko eskariaren aurrean zer erabaki hartuko duen, jaiegunotako etenaldiaren ondoren.

Espainiako Justiziak atxilotzeko eta berorren esku uzteko igorri duen euroaginduan bi kargu agertzen dira, matxinada eta funts publikoak bidegabe erabiltzea.

Erabakia “Espainiak egindako eskariaren aldekoa” bada, maila politikoak onartu beharko du, fiskalordeak azaldu duenez, Puigdemont espainiaratzea, “Land”eko Exekutiboak baitauka, Alemaniako legediaren arabera, horretarako eskuduntza, Gobernu federalak lagata.

Fiskaltzaren lehen erabakia estradizio eskaeraren ingurukoa izango da, eta ezarriko du, halaber, Puigdemontek kartzelan jarraituko ote duen edo Kataluniako presidente ohia zaintzapean aske geldituko ote den auziaren ardura Auzitegiak hartu bitartean.

Puigdemont martxoaren 25ean espetxeratu zuten Neumünsterreko kartzelan, Schleswig Holstein estatu federatuan, Danimarkatik Alemanian sartu eta ordu batzuetara.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Pere Aragonès albisteak