Politika -

KATALUNIA

Puigdemont: 'Ez dut amore emango, ez dut atzera egingo'

Joan den igandean Alemaniako espetxean sartu zutenetik, gaur igorri du lehendabiziko mezua, sare-sozialen bidez. Politikaren lehen lerroan jarraitzeko asmoari eusten diola berretsi du Puigdemontek.

Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Carles Puigdemont. Argazkia: EFE.
Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont JxCateko buruak bere etorkizun politikoari buruzko mezua igorri du Twitter sare-sozialaren bidez, Alemaniako Neumünsterreko espetxetik.  "Bidegabekeriak" eta "legez kontrakoak" diren jokabideak aurrez aurre izan arren, ez duela amore emango eta ez dela erretiratuko ziurtatu du Kataluniako presidente ohiak.

Joan den igandean atxilotu zutenetik bidali duen lehen mezua da. Bertan aditzera eman duenez,  politikaren lehen lerroan jarraitzeko asmoari eusten dio Puigdemontek.

"Legez kontrako jokabideak" martxan jarrita, "aberriaren batasunaren izenean, Zuzenbide Estatua eta justizia kolokan" jarri dituztenen aurrean ez duela amore emango, ez diola karguari uko egingo eta ez duela atzera egingo esan buruzagi kataluniarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Alemania albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Pere Aragonès albisteak Kataluniako Gobernua