Politika -

Katalunia

Atxiloketaren unean Puigdemontekin zeuden bi mossoak eta historialaria, aske

Puigdemont, iragan igandean, Alemanian atxilotu zuten unean, Kataluniako buruzagiarekin zeuden lau pertsonetatik hiru atxilotu dituzte asteazken honetan.

Carles Puigdemonten jarraitzaileak Neumunsterreko (Alemania) espetxearen atean. Argazkia: EFE
Carles Puigdemonten jarraitzaileak Neumunsterreko (Alemania) espetxearen atean. Argazkia: EFE
Atxiloketaren unean Puigdemontekin zihoazen hiru lagun aske geratu dira

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi esquadra mossoak eta Josep Lluis Alay historialaria karguekin aske utzi dituzte gauean, Espainiako Poliziaren aurrean deklaratu ondoren, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez. Orain Auzitegi Nazionalak berriro deitzeko zain geratu dira.

Jaume Alonso-Cuevillas Carles Puigdemont presidentaren abokatuak Twitter sare sozialean azaldu duenez, Alay arratsaldean atxilotu dute, Bartzelonako Illa Diagonal merkataritza-guneko aparkalekuan.

“Gertakariak ez dira delitua, ondorioz, ez du deklaratu nahi izan, eta berehala aske geratu da”, erantsi du Cuevillasek. Abokatuaren hitzetan, irakaslea Puigdemontekin zegoen, agintaria euroagindua betetzeko Belgikara bidaiatzen ari zenean.

Puigdemont, iragan igandean, Alemanian atxilotu zuten unean, buruzagiarekin zeuden lau pertsonetatik hiru atxilotu dituzte asteazken honetan. Hiru atxilotuak Espainiako Poliziaren La Vernedako (Bartzelona) polizia-etxean izan dira.

Bi mossoak galdekatu eta dagozkion diligentziak hasi ondoren, aske geratu dira 21:25ean.

Xavier Goicoechea Fernandez eta Carlos de Pedro Lopez mossoak eguerdian atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Puigdemont Alemanian atzeman zutenean, mossoak furgonetan agintariarekin zeuden, Josep Maria Matamala enpresaburuarekin eta Josep Lluis Alay historialariarekin batera.

Auzitegi Nazionalak ikerbidea hasi du auzi honengatik. Auzi berdinean Josep Lluis Alay historialaria atxilotu du Espainiako Poliziak, estaltze delitua egotzita.

Carlos de Pedro Lopez 12:45ean atxilotu dute Bartzelonako aireportuan, Bruselatik zetorren hegaldia heldu denean.

Xavier Goicoechea Fernandez ordu laurden geroago atxilotu dute bere etxetik gertu, Vilassar de Marren (Bartzelona).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Berriak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Alemania bideoak Eguneko albisteak Pere Aragonès bideoak