Politika -
Katalunia
Puigdemont inbestitzeko bidea 'errazteko' prest azaldu da CUP
CUPeko buruak ohar baten bidez esan duenez, Kataluniako egoera larria da eta "presidentearen legezkotasuna indartu behar da berehala".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako Parlamentuko Mahaian sartzeko bere burua eskaini du CUPek Carles Puigdemonten balizko inbestidura "errazteko" helburuz. Carles Riera CUPeko buruak ohar baten bidez esan duenez, egoera larria da eta "presidentearen legezkotasuna indartu behar da berehala".
Gainera, aktore politiko demokratiko guztiekin "Eskubide Zibil eta Politikoen aldeko Ituna Nazionala" sortzeko proposamena ere egin du CUPek, eta "herrialdea gelditzea Katalunian dagoen salbuespen egoera salatzeko".
Azkenik, Gobernuko Ordezkaritzan izandako istiluetan Esquadra Mossoen "indarkeria poliziala" salatu du CUPek, eta gaur izandako mobilizazioak babestu ditu, eta atxilotuei elkartasuna adierazi.