Politika -

Katalunia

Carles Puigdemonten atxiloketak eragindako erreakzioak

Kataluniako Generalitateko presidente ohia gaur eguerdian atxilotu dute Danimarkatik Alemaniara iritsi denean.

Carles Puigdemont Danimarkan. Artxiboko argazkia. EFE
Carles Puigdemont Danimarkan. Artxiboko argazkia. EFE
Carles Puigdemont Danimarkan. Artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elsa Artadi JxCat koalizioko bozeramaileak gaur ohartarazi duenez, "Espainiak ez dio bidezko epaiketa bermatuko" gaur eguerdian Alemanian atxilotutako Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiari, "mendekua eta errepresioa" baizik.

Twitter bidez argitaratutako mezu baten arabera, "minutuz minutu jarraitzen" ari da Puigdemonten egoera Alemanian, "hango lan taldearekin eta abokatuekin harremanetan".

Quim Torrak (JxCat), bere aldetik, "Puigdemonten atxiloketa ez dela Alemaniaren gaia esan du Twitteren, "Europar Batasunak du ardura orain", azpimarratu du.

Alemaniako agintariekin eta Puigdemonten abokatuarekin harremanetan dagoela esan du Torrentek

Carles Puigdemonten abokatuarekin eta Alemaniako agintariekin harremanetan dagoela baieztatu du Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak. Horrez gain, eskubideak eta askatasuna defendatzeko "fronte bateratua" eraikitzeko beharra azpimarratu du.

CUPek "errepresioa" salatu du eta Puigdemont aske uztea eskatu dio Alemaniari

Carles Riera CUPeko diputatuak "estatu espainiarraren errepresio antidemokratikoa" salatu du, Carles Puigdemont presidente ohia Alemanian atxilotu dutela jakin ostean. Halaber, "borondate demokratikoa" erakutsi dezan eskatu dio herrialde alemaniarrati, politikari kataluniarra askatuta.

"Estatu espainiarraren errepresioan eta antidemokrazian" ez erortzeko deia egin dio Alemaniari Rierak Molins de Rei (Bartzelona) herrian kazetariei egindako adierazpenetan.

Vilalta (ERC): "Ez du inolako zentzurik asmatutako delitu baten ondorioz estraditatzeak"

Marta Vilalta ERCko bozeramailea berriaren esanetan, "ez dauka zentzurik asmatutako delitu batzuen ondorioz estraditatzeak, jazarpen politikoa agerian" uzten delako.

Iñigo Urkullu lehendakariak hausnarketa sakona eta lasaia eskatu du

Iñigo Urkulluk sare sozialen bidez eman du gertatukoaren inguruko iritzia. Azken hilabeteotan Kataluniari eta estatu espainiarrari buruzko gogoeta sakona eta lasaia egitea ez dela posible berretsi du.

Maddalen Iriartek (EH Bildu) babes osoa adierazi dio Puigdemonti

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, Maddalen Iriartek, babes osoa adierazi die Puigdemonti, gainerako kontseilariei eta Kataluniako herriari, bizi duten egoera salatuz, Twitter bidez:

 

Maillo (PP): "Ezin da betirako ihes eginda bizi"

"Ezin dela beti ihesean bizi" esan du Fernando Martinez-Maillo PPko koordinatzaile nagusiak Carles Puigdemonten atxiloketaren inguruan. Euroaginduaren ondorioa dela gaineratu du, Espainiaren Europako bazkideak "ebazpan judizialak logikaz betetzen" dituztelako.

Bestalde, Xavier Garcia Albiol PPk Katalunian duen buruzagiak baieztatu duenez, Puigdemonten atxiloketak "Espainia EBko herrialde bat dela berretsi du".

Rivera, Puigdemonten atxiloketaz: "Amaitu da kolpistaren ihesa"

Albert Rivera Ciudadanos alderdiko presidenteak pozik agertu da Puigdemont atxilo hartu dutelako, Twitter bidez jakinarazitakoaren arabera: "Amaitu da kolpistaren ihesa".

Pedro Sanchez: "Inor ez dago legearen gainetik"

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak "inor ez dagoela legearen gainetik" esan eta politika Konstituzioaren baitan dagoela azaldu du, eta hortik kanpora "ez dago ezer". Gainera, erabaki judizialak "errespetatzen" dituela argudiatu du, segurtasun indarrei babesa erakusteaz gain.

Iglesiasen aburuz, Kataluniako krisia ez da atxiloketen bidez konponduko

Kataluniako krisi politikoa "ez atxiloketekin, kartzelarekin eta politika epaitegietara eramanez" konponduko, esan du gaur Buenos Airesen Pablo Iglesias Podemos alderdiko idazkari nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Alderdi politikoak Eguneko albisteak Pere Aragonès bideoak Carles Puigdemont