Politika -

Katalunia

Sanchezen hautagaitza proposatu du Torrentek, baina ez du inbestidura datarik zehaztu

Jordi Sanchezek JxCaten eta ERCren babesa du, baina oraingoz CUPek ezezkoa eman dio.

Roger Torrent Parlamenteko presidentea JxCateko ordezkariekin. Argazkia: EFE
Roger Torrent Parlamenteko presidentea JxCateko ordezkariekin. Argazkia: EFE
Roger Torrent Parlamenteko presidentea JxCateko ordezkariekin. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Sanchez Junts per Catalunyako (JxCat) talde parlamentarioaren presidentea inbestidurarako hautagai bezala proposatu zuen atzo, astelehena, Roger Torrent Parlamenteko presidenteak, baina osoko bilkuraren datarik ez du zehaztu.

Talde politiko ezberdinetako buruzagi politikoekin bere bulegoan bildu ondoren, Carles Puigdemonten hautagaitza baztertu eta Jordi Sanchez proposatzeko erabakia baieztatu zuen Torrentek agiri batean. Sanchezek JxCaten eta ERCren babesa du, baina oraingoz CUPek ezezkoa eman dio.

Puigdemontek berak irtenbide hori planteatu zuen iragan ostegunean, legearen oztopoek bere inbestidura blokeatzen zutela ikusita.

"Babes handiena duen hautagaia"

Sanchezek badaezpadako espetxean jarraitzen du, baina Generalitateko presidentea izateko inbestidurarako hautagai bezala proposatu du Torrentek; izan ere, “gaur talde politikoekin egindako bilera-sortan egiaztatu ahal duenez, babesik handiena duen hautagaia da”.

Bilera-sorta eguneko lehen orduan hasi zen atzo. Lehenengo Carles Riera eta Maria Sirvent CUPeko ordezkariekin bildu zen Torrent.

Ondoren Xavier Domenech Comuko talde parlamentarioaren presidentea hartu zuen Parlamenteko presidenteak, gero Miquel Iceta PSCko idazkaria eta Xavier Garcia Albiol PPCko presidentea.

Arratsaldean, Marta Rovira eta Raul Romeva ERCko ordezkarien txanda izan zen. Ondoren Elsa Artadi eta Eduard Pujol JxCateko bozeramaileak hartu ditu bulegoan. Azkenik, Ines Arrimadas Ciudadanoseko buruzagiarekin bildu zen Torrent.

CUP konbentzitzeko egun batzuk

Inbestidura aurrera eramateko data zehatzik ez zuen finkatu Torrentek; izan ere, JxCatek egun batzuetako tartea eskatu dio, CUP konbentzitzen saiatzeko. Osoko bilkurara guztia lotuta eraman nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès argazkiak