Politika -
Katalunia
Beste hautagai bat proposatzeko bilera sorta hasi du Torrentek
Puigdemontek uko egin zion presidentegai izateari aurreko astean, eta, hori dela eta, beste hautagai bat proposatu behar dute.
Agentziak | erredakzioa
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak bilera sorta abiarazi du gaur, astelehena, taldeburuekin, Generalitateko presidentegai berri bat proposatzeko helburuarekin, Ganberako Presidentetzak Europa Pressi adierazi dionez.
Orain arte zabaldu dutenaren arabera, Xavier Domenech CatECP alderdiko presidentearekin biltzekoa zen 11:00etan Parlamentuan.
Ostegunean, Carles Puigdemontek (JxCat) uko egin zion presidentegai izateari, eta Jordi Sanchez proposatu zuen kargurako. Hori dela eta, hautagai berri bat proposatzeko bilera-sorta abiarazi dute gaurkoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea