Politika -
Katalunia
Epaile batek Espainiako Poliziako bi agente inputatu ditu, U-1eko kargengatik
Poliziaren oldarraldia ikertzen ari den epaileak onartu egin du Iridia kolektiboak aurkeztutako kereila.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako erreferendumaren egunean Estatuko Segurtasun Indarrek egindako oldarraldiak ikertzen ari den Bartzelonako epaileak Espainiako Poliziako bi agente inputatu ditu. Gainera, agenteon koordinatzaile nagusia, Diego Perez de los Cobos, lekuko gisa deklaratzera deitu du.
EFE agentziak jakinarazi duenez, Bartzelonako Instrukzio Arloko 7. Epaitegiak onartu egin du Iridia kolektiboak aurkeztutako kereila. Kolektibo horrek Bartzelonako eskola batean ustez hiru pertsona zauritu zituzten inspektoreorde bat eta agente bat identifikatzea lortu zuen.
Auto batean, epaileak ikertu gisa deklaratzera deitu ditu bi poliziak, baina zitazio formala hainbat ikerketaren araberakoa izango da. Era berean, Diego Perez de los Cobos polizia operazioaren koordinatzaile nagusia lekuko gisa deitu du. Epaileak urriaren 1eko komunikazioak entregatzea ere agindu dio Espainiako Poliziari.