Politika -

Katalunia

Espainiako Gobernuak Puigdemonten inbestidura atzeratu izana txalotu du

Iragarpena egin baino minutu batzuk lehenago, inbestidurari eusteak ekar liezaizkiokeen ondorioez ohartarazi du Rajoyk Torrent.

Elkarrizketaren une bat. Argazkia: @marianorajoy
Elkarrizketaren une bat. Argazkia: @marianorajoy

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak txalotu egin du Kataluniako inbestidura saioa atzeratu izana. Roger Torrenten erabakia "legea errespetatuta" eta "Zuzenbide Estatuak behartuta" hartu dela uste du Rajoyren Gobernuak.

Espainiako Gobernuko iturriek albistea ezagutu ostean nabarmendu dutenez, "legea errespetatuta eta Zuzenbide Estatuaren jardunak behartuta atzeratu dute Puigdemont iruzur eginez presidente egiteko inbestidura".

"Demokraziari burla egitea saihestu dugu Gobernuak jarritako helegiteari eta Auzitegi Konstituzionalak ezarritako kautelazko neurriei esker", gaineratu dute ingurumari horren aurrean.

Gobernu Zentralaren ustez, independentistek "badakite legea nahitaez bete behar dutela, herritar guztiek bezala. Gobernu honek legea eta erakundeak defendatzen jarraituko du".

Roger Torrentek iragarpena egin baino minutu batzuk lehenago elkarrizketatu dute Mariano Rajoy Espainiako presidentea TVEn. "Inbestidurari eutsiz gero, erantzukizunak bere gain hartu beharko ditu Torrentek", aurreratu du Rajoyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Mariano Rajoy Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès