Politika -

Katalunia

Puigdemonten inbestidura telematikoa eragotzi du Auzitegi Konstituzionalak

Auzitegi Konstituzionalak ebatzi duenez, Kataluniako Parlamentuak inbestidura-saioa egin dezake saioan ez dagoen hautagai bat presidente izendatzen saiatzen ez bada.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak aho batez ebatzi duenez, asteartean Kataluniako Parlamentuan izango den inbestidura-saioa baliogabetuko du, baldin eta saioan ez dagoen presidentegai bat izendatzen saiatzen badira; hau da, Konstituzionalak galarazi egin du Puigdemonten inbestidura telematikoa. Beraz, Carles Puigdemontek Bruselatik itzuli beharko luke, inbestidura-saioan egon ahal izateko. Baliteke, epailearen baimena ere behar izatea.

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Espainiako Gobernuak bi ekintza zehatzen aurka jarritako helegitea tramitean onartu ala ez erabaki aurretiko kautelazko neurria izango litzateke Konstituzionalak erabakitakoa: Roger Torrent Parlamenteko presidenteak urtarrilaren 22an egindako inbestidura-deialdia, eta Puigdemonten presidente izendatzeko datorren astearterako iragarritako inbestidura-bilkura.

Roger Torrent eta Mahaiko gainerako kideak ohartarazi ditu Auzitegi Konstituzionalak, erabakia ez errespetatu eta Puigdemonten inbestidurarekin aurrera jarraituz gero, jokabide horri dagozkion ardurak (baita penalak ere) nork bere gain hartu beharko dituela adieraziz.

Horrenbestez, Estatu Kontseiluak helegitearen aurkako iritzia agertu ostean, Juan Antonio Xiol epaile aurrerakoiak helegitea onartzearen contra proposatutako tesiak gainditu ditu gaur berme auzitegiak hartutako erabakiak

Era berean, epaile guztiek aho batez hartutako erabakia izanik, Kataluniako prozesuari buruzko erabaki orotan izandako batasuna haustea saihestu dute.

Epailearen baimena

Zehazki, Auzitegi Konstituzionalaren aburuz, Puigdemontek Kataluniako Parlamentura joan beharko du Generalitateko presidente izendatu ahal izateko, aurretik epailearen baimena lortuta.

Bestalde, Espainiako Gobernuaren helegitea tramitera onartu ala ez erabakiko du Konstituzionalak. Horretarako, alde guztien iritzia entzungo du auzitegiak. Ondoren, Puigdemont eta JxCat koalizioko diputatuak aurkeztu daitezkeen erabakiko du, partikular gisa defendatzeko duten eskubidea erabiltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika Bartzelona albisteak Alderdi politikoak bideoak Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès argazkiak