Politika -

Kartzela politika

Ibon Iparragirre gaixorik larri dagoen presoa datozen orduetan iritsiko da Arrasatera

Preso ondarrutarra Alcalako espetxetik atera eta Aita Menniko Psikiatria legaleko eremuan sartuko dute.

Ibon Iparragirre askatzearen aldeko mobilizazioa. Argazkia: EITB
Ibon Iparragirre askatzearen aldeko mobilizazioa. Argazkia: EITB
Ibon Iparragirre askatzearen aldeko mobilizazioa. Argazkia: EITB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Iparragirre gaixotasun larria duen ETAko presoa datozen orduetan iritsiko da Arrasatera eta Aita Menni ospitalean sartuko dute, ziurrenik ostegun honetan.

Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak HIESa duen presoa lekualdatzeko baimena eman du. Alcala Mecotik Aita Mennira eramango dute, 2012tik Psikiatria legaleko eremua baitu.

Espetxe zigorra eta buruko gaixotasunen bat duten pertsonak hartzeko prestatu dute eremu hori, eta ohiko osasun zentroetan baino segurtasun neurri handiagoak ditu.

Eguberrietatik iradoki izan dute Aita Mennira eramateko aukera. Horren aurrean, Etxerat presoen senideen elkarteak kritikatu egin zuen neurria, osasun egoera "mugakoa" delako, eta bere etxean egon beharko litzatekeela iritzita.

Herriaren Defendatzaileak ere presoaren inguruko informazioa eskatu dio Espetxe Zuzendaritzari hilabete honetan bertan, EH Bilduren ekimenez, eta AVTk inolako neurririk ez hartzeko eskatu du.

Iparragirre ondarrutarra da eta 299 urteko kartzela-zigorra jaso zuen herrian bertan, 2008ko irailean, bonba-auto bat jartzeagatik.

Presoak behin baino gehiagotan eskatu du libre geratzea osasun egoera txarrean dagoelako. Hala, bi urtez egon zen zigorra etxean betetzen, baina 2014an espetxera itzuli zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak argazkiak ETA gaur Ondarroa albisteak Gaurko azken orduko albistea Lea-Artibai eskualdea