Politika -

Kartzela

Jordi Pujol Ferrusola espetxetik atera da fidantza ordaindu ondoren

Kataluniako president ohiaren seme zaharrena Soto del Realeko kartzelatik atera da, apirilaren 25ean sartu eta zortzi hilabete geroago.

Jordi Pujol Ferrusola Auzitegi Nazionalean, Soto del Realeko espetxetik atera ondoren. Argazkia: EFE
Jordi Pujol Ferrusola Auzitegi Nazionalean, Soto del Realeko espetxetik atera ondoren. Argazkia: EFE
Jordi Pujol Ferrusola Auzitegi Nazionalean, Soto del Realeko espetxetik atera ondoren. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Ferrusola Kataluniako president ohiaren seme zaharrena espetxetik atera da gaur, milioi erdiko fidantza ordaindu ondoren. Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak bermea aldatu zion iragan astean. Pujol Ferrusola Soto del Realeko kartzelatik atera da, apirilaren 25ean sartu eta zortzi hilabete geroago.

Soto del Realetik Auzitegi Nazionalera joan da; izan ere, magistratuak hitzordua jarri zion, bere ondarea kudeatzeko debekuaren berri pertsonalki emateko. Gai penaletarako gelak Pujolen helegitea onartu zuenean, debeku hori eta 3 milioi euroko fidantza ezarri zion, baina epaileak bermea murriztu zion ondoren.

Era berean, kautelazko neurriak sinatu ditu Pujol Ferrusolak saioan: astero agerraldiak egin behar ditu, Espainiatik ateratzeko debekua du eta pasaportea kendu diote.

Fidantza hiru milioi eurotik milioi erdira jaistea erabaki zuen De la Matak iragan astean, espetxe prebentiboak ihes egiteko arriskua murriztu duela iritzita.

Epaileak Jordi Pujol Ferrusola espetxera bidali zuen bere ondarea ezkutatzea egotzita. Dirua zuritzea, Ogasun Publikoaren aurkako delituak eta agiriak faltsutzea leporatu zizkion magistratuak, Pujol-Ferrusola senar-emazteen eta haien zazpi seme-alaben kontrako auzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Ustelkeria politikoa gaur Pujol auzia Gaurko azken orduko albistea Espetxeen albisteak gaur