Politika -

Kataluniako hauteskundeak

Ciudadanos: 'Ezin da kartzelatik edo Bruselatik gobernatu gehiengo zabalik izan gabe'

Beste alde batetik, Xabier Garcia Albiol PPCko presidenteak ziurtatu du Ciudadanosek "Katalunian gobernatzeko beharra" duela, boto gehien lortu dituen alderdia izan baita.

Puigdemont ezingo dutela presidente izendatu dio Ciudadanosek

1:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ciudadanosek ez du Katalunian erabakirik hartuko independentistek ematen dituzten urratsen berri izan arte, Carlos Carrizosa alderdi horretako bozeramaileak azaldu duenez. Ildo horretatik, independentistek ez dutela gehiengo zabalik lortu esan du, eta, bere ustez, "kartzelan edo erbestean" dauden hautagaiek ez dute haien betebeharrak betetzeko aukerarik izango.

Abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeetan Ciudadanosek eskuratu zituen eserleku gehien. Bototan eta eserlekuetan alderdi hori irabazlea izan bada ere, independentistek (Junts per Catalunyak, ERCk eta CUPek) gehiengoari eutsi diore Parlamentuan.

Carrizosaren ustez, "argi dago justiziatik ihes egin duen presidente batek ezin duela kargua hartu, ezta Generalitateko presidente kargua bete ere".

Beste alde batetik, Xabier Garcia Albiol PPCko presidenteak ziurtatu du Ciudadanosek "Katalunian gobernatzeko beharra" duela, boto gehien lortu dituen alderdia izan baita.

Dena dela, Ciudadanoseko bozeramaileari "harrigarria" iruditu zaio "talde mistoan egongo den alderdi batek" zer egin behar duten edo norekin hitz egin behar duten esatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika albisteak Alderdi politikoak bideoak Albisteak Kataluniako hauteskundeak