Politika -

Presoak

Ibon Iparragirre presoa Arrasateko Aita Menni zentrora eramateko agindu du epaileak

Etxeratek adierazi du neurri "krudela" dela, zentro horretara eramanda "muturreko egoeran" dagoen presoaren osasun beharrizanak asetzen ez direlako.

Ibon Iparragirre aske uzteko Ondarroan egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EiTB
Ibon Iparragirre aske uzteko Ondarroan egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EiTB
Ibon Iparragirre aske uzteko Ondarroan egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Iparragirre preso ondarrutarra Arrasateko Aita Menni zentrora eramateko agindua eman du espetxeetako zaintza epaileak, Etxeratek jakinarazi duenez.

Etxeraten iritzian, erabaki "krudela" da, Iparragirrek "osasun asistentzia duina behar duelako" eta zentro horretara eramanda bere beharrizanak asetuko ez direla ulertzen duelako; izan ere, hil ala biziko egoeran dago.

Ildo horretan, gogoratu du egungo legediak beste neurri batzuk ere aurreikusten dituela, hala nola, eskumuturreko telematikoa edo epaitegian sinatzean, presoa etxean egon dadin. "Ibonek bere senideekin etxean egon behar du, tratamendua duitasun osoz jasotzeko", erantsi du.

Etxeratek enegarrenez ohartarazi du Iparragirreren egoera muturrekoa dela: "Azken analisien arabera, 20 defentsa baino ez zituen, pertsona heldu osasuntsu batek 723 eta 1.124 artean izaten ditu defentsak. C3 fasean dago Ibonek pairatzen duen HIESA, gaixotasunaren azken fasean, hain zuzen ere".

Gauzak horrela, bere babesa eskaini dio presoari nahiz haren amari eta gainerako senideei.

"Ongi dakigu haien sufrimendua nolakoa den eta txalotzekoa da Ibonen alde, Ibon bizirik irauteko egin duten ahalegin etengabea", azpimarratu du Etxeratek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak argazkiak Ondarroa Gaurko azken ordukoa Lea-Artibai eskualdea