Politika -

Katalunia

Belgikak Puigdemonten eta kontseilarien kontrako auzia itxi du

Bost politikari katalanak bilatzeko eta atxilotzeko aginduak bertan behera utzi zituen Gorenak, Belgikako Justiziak inputazioa muga zezakeelakoan.

Puigdemont, Bruselan egindako manifestazioan. EFE
Carles Puigdemont, Bruselan. EFE
Belgikak Puigdemonten eta kontseilarien kontrako auzia itxi du

1:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont presidentearen eta harekin batera Bruselan diren lau kontseilari kargugabetuen kontrako estradizio auzia behin betiko itxi du gaur Belgikako Justiziak. Espainiak berak egin zuen eskaera, eta horri jarraiki hartu du erabakia Belgikako instrukzio epaileak.

Sedizio, matxinada, diru publikoa bidegabe erabiltzea, desobedientzia eta prebarikazioa delituak egotzita, Auzitegi Gorenak zabalik du Puigdemont eta Clara Ponsati, Antoni Comin, Lluis Puig eta Meritxell Serret kontseilarien kontrako ikerketa.

Hain justu, euren kontrako euroagindua aurkeztu zuen Auzitegi Nazionalak. Auzia Gorenaren esku geratu zenean, ordea, aginduok bertan behera uztea erabaki zuen Pablo Llarena epaileak, Belgikak bost kideen inputazioa muga zezakeelakoan.

Fiskaltzak ohar ofiziala bidaliko du Instrukzio Aretoak gaurko aurreikusita dituen zereginak behin amaituta. Dena dela, Belgikako fiskalak esana zuen epailearen behin betiko erabakia "formalidade hutsa" zela, euroaginduak bertan behera geratuta "auziak garrantzia galdu" zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Bruselaseko albisteak gaur Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena argazkiak Belgika argazkiak Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès argazkiak Abokatuak azken ordukoa