Politika -

2015eko Errege Koparen Finala

Espainiako ereserkia txistukatzeko txilibiturik banatu ez zuela adierazi du Espotek

2015ko Errege Koparen finalean txistualdia antolatzea egotzita epaitzen ari dira Auzitegi Nazionalean. Estatuburuaren inguruko manifestu “politiko” bat zabaldu izana onartu du akusatuak.

Santiago Espot Catalunya Accioko presidentea. Argazkia: EFE
Santiago Espot Catalunya Accioko presidentea. Argazkia: EFE
Gaur hasi da 2015ko Kopako finaleko txistualdiaren epaiketa

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko Errege Koparen finalean Felipe VI.ari buruzko manifestu ?politiko? bat zabaldu izana onartu du Santiago Espot akusatuak. Espainiako ereserkiari egindako txistualdia antolatzea leporatuta epaitzen ari dira Auzitegi Nazionalean. Espotek, baina, ukatu egin du txilibituak erosi eta Camp Noun banatu izana. Gainera, ez zela partida hartan egon erantsi du.

Auzipetuak ez die Ana Noe fiskalaren galderei erantzun, eta katalanez erantzun die bere abokatuak gaztelaniaz egin dizkion galderei. Jose Maria Vazquez Honrubia epaileak gaztelaniaz zergatik ez duen erantzuten galdetu dionean, katalanez erantzuteko eskubidea duela gogorarazi dio Espotek magistratuari.

11 erakundek bat egin zuten manifestuarekin, eta maiatzaren 28an, Kopako finala jokatu baino bi egun lehenago, Facebook sare sozialean argitaratu zuen Espotek. Horren hitzetan, ?pertsonaia publiko baten presentziaren aurkako protesta publiko eta ozena? azaldu nahi izan zuen, ?adierazpen eta iritzi askatasunaren babespean?. Espoten hitzak interprete batek itzuli ditu.

Ideologia askatasunaren eskubidea

?Gaizki gogoratzen ez badut, estatuburuaz egin nuen erreferentzia monarka eta errege gisa egin nuen, balorazio pertsonalik egin gabe, niretzat ez direlako sekula izan politikoki garrantzitsuak?, esan du Espotek. Horrela, Catalunya Accioko presidenteak ideologia askatasuna aldarrikatu du.

Lehen aldiz epaitzen ari dira Errege Kopako beste final batzuetan ere errepikatu diren horrelako gertakariak. Espoti 14.400 euroko isuna ezartzea eskatu du Fiskaltzak, Espainiako erregea eta Espainia bera iraintzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Errege Kopako albisteak Espainiako Felipe VI.a Espainia Albisteak