Politika -

Espetxe-politika

Ibon Iparragirre presoa aske uztea aldarrikatu du Jaiki Hadi elkarteak

Sendagilearen txostenek erabakia babesten duten arten, espetxe-zaintzako epailea egoera luzatzen ari dela salatu dute elkarteko kideek.

Jaiki hadi elkartearen agerraldia. EiTB
Jaiki hadi elkartearen agerraldia. EiTB
Jaiki hadi elkartearen agerraldia. EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaiki Hadi elkarteak Ibon Iparragirre presoa aske uztea aldarrikatu du larunbat honetan, oso larri dagoelako. Sendagilearen txostenek erabakia babesten duten arren, espetxe-zaintzako epailea egoera luzatzen ari dela salatu dute elkarteko kideek.

Halaber, ondoren iragarri dutenez, gaixo larri dauden presoak bi hilabeteko bizi itxaropena izan arte ez askatzeko agintzen duen idatzia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira eramateko aukera aztertzen ari dira. Izan ere, arautegia krudela eta ankerra dela aldarrikatu dute, nazioarteko irizpideen kontrakoa.

Ibon Iparragirre "hil ala bizi dago Alcala Mecoko kartzelan", urriaren erdialdean senideek adierazi zutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak albisteak Gaurko azken orduko albistea