Politika -

Ustezko prebarikazioa

Garzon 'Gürtel auzian' auzipetzea erabaki du Auzitegi Gorenak

Prebarikazio delituak egiteagatik epailea auzipetzea erabaki du Gorenak. Orain, etorkizunean egingo duten epaiketari begira, aldeek akusazioa formalizatu beharko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon epailearen aurka hasitako prozesuarekin jarraitzea erabaki du Auzitegi Gorenak, ''Gürtel auziko'' zenbait auzipetuen eta haien abokatuen arteko elkarrizketak grabatzea egotzita.

Prebarikazio delituak egiteagatik epailea auzipetzea erabaki du Gorenak. Orain, etorkizunean egingo duten epaiketari begira, aldeek akusazioa formalizatu beharko dute.

Ignacio Pelaez (Jose Luis Uribarri enpresa buruaren abokatua) Gürtel auziko abokatuetako batek aurkeztu zuen Garzonen aurkako lehen salaketa. Hala ere, Gorenak beste akusazio batzuk onartu zituen, tartean Francisco Correa (auziko ustezko burua) eta Pedro Crespo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea